Press "Enter" to skip to content

Mayweather eta McGregor 8 ontzatako eskularruekin borrokatuko dira

8 ontzekin borrokatzeak McGregorren alde eginen duela argudiatuko dute

Nevadako Komisio Atletikoak onartu berri du Conor McGregorrek eta Floyd Mayweatherrek 8 ontzatako eskularruekin borrokatzea; Super-welter pisutik aurrera, hitzartu duten pisua, 10 ontzatakoak izan behar dira eskularruak, gutxienez.

Promotoreek egin zuten eskakizuna, eta Nevadako Komisio Atletikoaren erantzuna harrigarria izan da. Txosten mediku batek hain eskularru arinak ez erabiltzea aholkatu arren, marketingak arautegiak baino pisu handiagoa izan du.

Aldaketa honek irlandarraren alde eginen duela argudiatuko dute, eskularru arinagoekin KO bat gertatzeko aukera haundituko baita. Apustu-etxeetan bien kuotak gerturatuko dira, eta ustez parekatuagoa den norgehiagoka errazago salduko da.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: