Press "Enter" to skip to content

Jon Fernandezen aurkariak ez du inoiz galdu profesional mailan

Irailaren 29an WBCko Silver Champion gerrikoa jokatuko du Jon Fernandezek, Bilbon

Alexander Podolsky errusiarra edukiko du aurrean Jon Fernandezek bere hurrengo norgehiagokan. WBC superluma pisuko Silver Champion gerrikoa jokatuko dute Bilbon bertan, irailaren 29an.

Errusiarrak bederatzi borroketatik bat bera ere ez du galdu, horietatik 3 KOz izan dira. 26 urterekin, Jonferri arazoak sortu diezaiozke Podolskyk; boxeolari indartsua da, eta esku gogorrak sartzen ditu.

gif (2).gif
Podolskyren krotxet bortitzak Arkadiy Arutyutnyanen aurka

Fernandezen ukabilek ez dirudite hain pisutsu jotzen dutenik, harrigarria da beraz bere KOen portzentaia: borroken %85 KOz amaitu du; 13 garaipenetatik, 11 KO; galduak, huts. Borrokalari oso teknikoa da, ikusgarria eta dinamikoa.

Dagoeneko hiru borroka irabazi ditu Estatu Batuetan, eta titulu hau Bilbora ekarri ondoren, laister itzuliko da boxeoaren mekara, seguru. 21 urterekin euskal boxeoak inoiz eduki duen promesarik handiena dirudi.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: