Press "Enter" to skip to content

McGregorren ukabilkadak ahul geratu ziren

Irlandarrak lehen hiru roundak irabazi zituen

Ez zen sorpresa handirik egon mila milioiko borrokan. Arbitroak 10. roundean geratu zuen lehia, Mayweatherri garaipena emanez. McGregorrek lehen hiru roundak irabazi zituen, baina potentzia gutxirekin ikusi zitzaion. Laugarrenetik aurrera Floydi eustea izan zen bere lan bakarra.

Mayweather lasai hasi zen, progresiboki intentsitatea handituz; goardia ongi altxata, irlandar nekatuaren kolpeek ez zioten minik egiten. Presioa sartzen hasi zenetik, McGregorrek Floyden ukabilkadak gozo-gozo jan zituen, 10. roundean arbitroak borroka gelditu arte. Lehenago ere amaitu zezakeela zirudien.

Biak garaile, batek 50. garaipena lortu zuen eta besteak 10 round irautea lortu zuen. Eta dirua; 100 milioi Floydentzat eta 30 Conorrentzat. Publizitateko diru sarrerak kontuan hartu gabe.

Hona hemen borrokaren momenturik onenak:

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: