Press "Enter" to skip to content

Arnasketa: ireki ezazu plexu solarra

Ireki ezazu plexu solarra

Plexu solarra

Plexu solarra

1.- Postura: zutik edo eserita.

2.- Irudia: kemen bolakemen-bola3.- Egin beharrekoak:

  • Kontzientzia hartu arnasketaz (bi-hiru minutu). Arnasa sudurretik hartu eta sudurretik (edo ahotik) bota, behartu gabe.
  • Eskuak jarri sabelaldean, eta sentitu nola arnasa hartzean handitzen den zilaren atzealdean dagoen kemen-bola, eta nola txikitzen den arnasa botatzean.
  • Sakondu eta zabaldu kontzientzia sabelaldeko ehunduraz (muskulu-ehuna, fasziak…).
  • Hainbat aldiz hats hartu ondoren, utzi kemen-bola zabaltzen zilatik plexu solarreraino.
  • Hats ematean sentitu nola txikitzen den plexu solarraren eta sabelaren aldea.
  • Erlaxatzen zarenean, arnasketa motelagoa eta leunagoa izanen da.
  • Jarri eskuak plexu solarrea, eta makurtu gorputza pittin bat aurrerantz gerritik; sentitu arnasketaren gora-beherak. Egin zenbait aldiz.
  • Gerritik makurtu gabe, jarri eskuak alboetan (saihets-hezur loken aldean), plexu solarraren altueran, eta sentitu nola zabaltzen den alde hori alboetara arnasa hartzean.
  • Bukatzeko, arreta guztia jarri plexu solarrean, eta kontzientzia hartu arnasketak duen eraginaz (handitu, hartzean; txikitu, botatzean).

 

4.- Kontuan hartu beharrekoak:

  • Ez behartu inondik inora arnasketa, eta ez sortu tentsiorik. Kemen-bolaren gaineko sentsazioa izan, besterik ez.
  • Arreta jarri sabelaldearen eta plexu solarraren erlaxazioan.

 

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: