Press "Enter" to skip to content

ESPAINIAKO TITULUARENGATIK BORROKATZEKO PRESTATZEN HASI DA KERMAN

Jose del Rio Espainiako txapeldunaren aurka borrokatuko da Kerman azaroaren 11n. Masters Seriesen bosgarren edizioaren borroka nagusia izanen da, maila altuko beste hainbat norgehiagokarekin batera.

“Milioiko belada” goitizena jarri zaio ekitaldiari; izan ere, ospe handiko gerlariak borrokatuko dira bertan: Javi Garcia RocheCesar Cordoba eta Aratz Garmendia, besteak beste.

20229515_1412343892175249_3162142265706277714_o
Ekitaldiko kartela, borrokalari guztiekin

Errebolberrak ekin dio dagoeneko prestakuntzari; Txutxi Valle entrenatzaileak facebookera igo duen argazkian ikusi dugunez, 84 kilotan dago Kerman. Bi hilabete ditu Kermanek forman jarri eta welter pisura jaisteko. Hau da, 66,68 kilo eman beharko ditu borrokaren aurreko egunean.

Bilbao Arena leporaino beteko da azaroaren 11n, dudarik gabe. Zazpi hilabateren ondoren Kermanek etxean borrokoatuko du berriro ere. Boxeozaleak Morgakoa ikusteko gogotsu daude beti; 1850 sarrera besterik ez dira geratzen.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: