Press "Enter" to skip to content

Canelo VS Golovkin (bideoa)

Gaur egungo bi borrokalari onenak borrokatu ziren bart gauean Las Vegasen. Saul “Canelo” Alvarez (49-1-2, 34KO) eta Gennady “GGG” Golovkin (37-0-1, 33KO) norgehiagoka zirraragarri batean lehiatu ziren.

Mexikarrak bere boxeorik onena erakutsi zuen; defentsa gaindiezin baten babesean zegoela zirudien, kontraeraso zitalekin erantzunez Kazkhistango gerlariaren saiakerei.

Golovkin bere aldetik, lan ona egiten ibili zen, jaso baino gehiago eman egin zuen, baina ez genuen ohiko potentziarekin ikusi.

Berdinketa izan zen epaileek emandako emaitza, hona hemen borrokaren bideoa. Justua izan al da?

Golovkinek pisu ertaineko hiru tituluak (WBC, WBA eta IBF) mantendu zituen emaitza honi esker.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: