Press "Enter" to skip to content

Arnasketa: erlaxatu barruko tentsio sakonak

Erlaxatu barruko tentsio sakonak

  • Postura: zutik edo jarririk.
  1. Zatia:
  • Irudia: sudur-zuloetatik sartzen den airea zeta-hari luze bat da, eta zure gorputzaren aurreko aldea lotzen du, sudurretik sabeleraino.
  • Ekintza:
    • Azkeneko aldian azaldu genuen arnasketarekin lotzen da, eta plexu solarra irekiagoa eta sentsibleagoa dagoela sentitzen denean egin behar da.
    • Arnasa hartu: sentitu airea sartzen sudur-zuloetatik plexu solarreraino eta beheko dan tianeraino.
    • Arnasa bota: utzi airea ateratzen ahotik (ia erabat itxita egonda), geldi-geldi, lasai, egonkor, erabat hustu arte.
  • Kontuan hartu beharrekoak:
    • Sabelaldean, plexuan eta bularraldean dauden tentsioak kanpora atera arnasa botatzean.
    • 5 / 10 minutu luzatu arnasketa mota hau, geldi-geldi.
  1. Zatia (5 / 10 minutu horiek pasatu ondorean):
  • Arreta plexu solarrean jarri; gero eta bigunagoa izanen da hats hartzea.
  • Arnasketarekin zerikusia duten intentzioak alde batera utzirik, antzeman zure gorputzaren barruan eta inguruan gertatzen diren dardarak: erreparatu eta sentitu, besterik ez.
  • 15 / 20 minutu luzatu antzemate-tarte hau.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: