Press "Enter" to skip to content

Nuñez vs Charles Anaitasunako gaubelan urriaren 7an

Anaitasunako gaubela derrigorrezko hitzordua bilakatu da arte martzialetako zaleentzat. Aurtengo edizioan, “Alto riesgo”, Cesar “Bam Bam” Nuñez (12-0, 8KO) izanen da protagonista;  Jose “El matador” Charles (16-1-1, 12KO) izango du aurrean, FECOMBOXeko superwelter pisuko txapelduna.

Boxeoa nagusi izanen da Urriaren 7ko gaubelan: Ander Amatriain boxeolari gazteak profesional mailan borrokatuko du lehen aldiz. Iruñekoak esperientzia handiko aurkaria edukiko du aurrean: Reynaldo Mora (7-24-1, 4KO). Nikaraguarra maila handiko borrokalariekin lehiatu da; Jon Fernandezekin, besteak beste.

Marin Iordanoven (4-1, 0KO) borrokak ere interesa piztu du, Yunier Dorticos WBAko gurutze pisuko txapeldunarekin esparring egitetik baitator. Alvaro Terreroren aurka (2-7-1, 1KO) borrokatuko da.

Arte Martzial Mistoak ere izanen dira gaubelan, gaur egun, diziplinako bi nafar ezagunenekin: Ricardo Etxarte eta Mikel “Sugandilla” Mendinueta. Etxarte Jonatan Casariegoren aurka lehiatuko da, pisu astunean. Mendinuetaren aurkaria, berriz, Wesley “Tarzan” de Jesus lekeitiarra izanen da. Azken bi borrokalariak Fight Time telebistan ikusiko den “Spanish MMA Reallity” errealitian parte hartzetik datoz.

K1ean, Andoni Iglesias Europako txapelduna Ariyom Grigoryan armeniarrarekin  lehiatuko da. Andres Unzuek ere parte hartuko du. Txinan borrokatzetik dator eta Avetik Petrosyan armeniarrarekin neurtuko da.

Hamar borroka izango dira denera, Nafarroako hamar gerlari onenekin. Hauxe da kartel osoa:

VeladaPamplona1017

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: