Press "Enter" to skip to content

Valtierra vs Calzado urriaren 13an, Urdulizen

Urriaren 13an, Diego Valtierrak bigarren aldiz borrokatuko du profesional mailan Urdulizko Iparralde kiroldegian. Robin Deakin britaniarra garaitu ondoren, Dani Calzado (2-11-1) asturiarra izango du aurkari. Calzadok azken hamar borrokak galdu ditu, eta garaipenaren bila amorraturik etorriko da. Norgehiagoka 60,5 kilotan hitzartu da, hiru minutuko lau roundetan.

Ez da borroka erraza izango Algortakoarentzat; Calzado oso azkarra eta mugikorra da, explosibitate handikoa. Valtierra bere saltsan ibiliko da, halere, borroka gogorretan hazten baita, atzera pausorik eman gabe.

DanielCalzado
Dani Calzado // BoxRec

Norgehiagoka interesgarria izanen da Diegorentzat, profesional mailan lehen aldiz arituko baita ezker baten aurka.

Basakickek antolatzen duen bigarren ekitaldi profesionala izanen da; lehena Diegoren debut arrakastatsua izan zen. Hauek izanen dira gaueko norgehiagoka guztiak:

 

BOXEO OLIMPIKOA

Victor Flores – Bilboboxing vs Ibon Agirregoikoa – Basakick. 62 kg
Luis Gonzalez – Bunker vs Gaby Hidalgo MT boxing. 65 kg
Lander Campo “katxorro” – Mampo vs Gorka Rodríguez – Basakick. 63 kg
Diego Uribe – Izarrak vs Reini Arregi – Bilbok.o./Elite . 70 kg
Koldo Román – Indoor vs Julen Sola – Basakick. 65 kg

KICK BOXING NEO -PROFESIONALA

Luis Sánchez – Monchy team vs Youssef Hamyd – Basakick. 4×2. Kick boxing – 62 kg
Brian Cermeño – KB ONE vs Luis Fernando Vaca – Blakz. 4×2. K-1 – 70 kg
Asier Sánchez – Contact vs Cristian Gonzalez – Blakz. 4×2. Kick boxing – 60 kg

BOXEO PROFESIONALA

DANI CALZADO (TIBET-ASTURIAS) VS DIEGO VALTIERRA (BASAKICK) 4×3

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: