Press "Enter" to skip to content

Mikel Mendinueta: “badakit ez dela erraza izango, horregatik aukeratu dut”

Mendinuetak Wesley de Jesusen aurka borrokatuko du larunbatean Anaitasunan

Mikel “Sugandilla” Mendinueta (4-1), izen ezaguna da hemengo Arte Martzial Mistoen zaleentzat. 18 urtetan egin zuen lehen borroka Iruñekoak; amateur mailan bi Invictus eta Buddha kopa irabazi zituen. Orain, 22 urterekin profesional mailan zeresana ematen ari da.

Larunbatean Wesley de Jesus lekeitiarraren aurka borrokatuko du, Anaitasunan. “Spanish MMA Reality” saioan parte hartzetik datoz biak, Espainiako onenekin batera.

AMMetako errealiti batean egon zara, kontaiguzu.

Espainiako luma pisuko (65,7kg) borrokalari onenak elkartu ginen. Haiekin elkarbizi eta entrenatu dut eta bi taldetan banatu gaituzte. Gero denon artean borrokatu dugu, eliminatoria moduan, bakarra geratu arte.

Ezin dut gehiago esan, errealitia kaleratu arte. Fight Time telebistan botako dute, baina oraindik ez dakigu noiz. Experientzia oso ona izan da, ikasi dudanagatik. Oso aberatsa izan da, eta borrokalari oso onekin entrenatzeko aukera izan dut.

Larunbatean Wesley de Jesus izango duzu aurrean.

Wesley borrokalari gogorra da, badakit. Berarekin egon nintzen errealitian eta badakit ez dela borroka erreza izango, baina horregatik aukeratu dut. Aurkari zail bat nahi genuen, hori behar nuen. Asko entrenatu dut borroka honetarako, Kanku, Kuraia eta Leon gimnasioetan ari naiz entrenatzen eta asko ikasi dut azken aldian.

 

Zure kideek ere borroka zailak dituzte.

Bai bai, denok dauzkagu aurkari zailak, Cesarek hasteko… eta Unzuek… denok. Baina nik uste dut denok irabaziko dugula, eh! Eta esan nahi dut gu ez garela edozein ekartzen duten horietakoak, irabazteko… ez, ez, gu arriskatu egiten gara, hori nahi dugu.

Nola definituko zenuke zure borroka estiloa?

Batez ere striker eta judoka naiz. Orokorrean arlo guztietan moldatzen naiz ongi, baina nahiago dut eremu horietan borrokatu.

Jo eta lurrera bota

Hori da, sartu eta atera, kolpeak ematen, eta gero lurrera. Zaila da ni harrapatzea.

Eta hortik dator zure goitizena: “Sugandilla”

Bai, ni harrapatzea zaila zenez bai lurrean eta bai goian, askotan deitzen zidaten “Sugandilla”. Anaitasunako gaubela batean Eguzkizak speakerari esan zion, eta harrezkerotik horixe da nire goitizena.

“lagunek animatzen nautenean asko eskertzen dut”

 

Zein helburu dituzu AMMetan?

Ba ez daukat helbururik. Ez da nire helburua UFCra iristea edo… rnik bakarrik ea noraino iritsi naitekeen ikusi nahi dut, eta iristen naizen tokira iritsita, ongi.

Zein izan da zure momenturik onena Arte Mazial Mistoetan?

Bueno, momentu on asko daude. Ez nuke bateonbat bereziki aipatuko, baina esan behar dut borrokatzean lagunek animatzen nautenean asko eskertzen dudala. Adibidez, aurreko urtean Anaitasunan, lagun pila bat zeuden animatzen eta oso borroka ona egin nuen. Aurten ere horrela izatea espero dut!!

 

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: