Press "Enter" to skip to content

Tao Te Ching (23)

Tao Te Ching

Lao Tse

23

Hitz egin ezazu luze eta zabal;

gero, egon zaitez isilik.

Izan zaitez naturaren indarrak bezalakoa:

haizea ibiltzen denean, haizea besterik ez dago;

euria ari duenean, euria besterik ez dago;

lainoak aldentzen direnean, eguzkiak dirdir egiten du.

 

Tao-ari irekiz gero,

bat egiten duzu Tao-arekin

eta hura haragiztatzen ahal duzu osoki.

Ikusteari irekiz gero,

bat egiten duzu ikustearekin

eta hura erabiltzen ahal duzu osoki.

Galerari irekiz gero,

bat egiten duzu galerarekin

eta hura onartzen ahal duzu osoki.

 

Ireki zure burua Tao-ari,

gero fida zaitez zure erantzun naturalekin

eta gauza bakoitza bere tokian egonen da.

 

Stephen Mitchell-en bertsioa (moldatua)

 

Naturak erakusten eta adierazten diguna onartzen dugun bezala onartu beharra dago bizia. Geure burua irekia izan behar dugu onartzeko, ahal den neurrian, biziak ekartzen diguna. Horretarako naturak erakusten diguna ikasi behar dugu interpretatzen eta zuzen ulertzen, ez baitago anabasarik han, zikloen jarraipen aberatsa baizik. Erantzun naturalak ere horrelakoxeak izan beharko dira, kritikarik gabekoak eta eskakizun handirik gabekoak.

Irekitzea da bidea horretarako, onartu eta ezer espero gabe erabat emana egotea biziak ekartzen digunari. Ihes egitea ez da bidea, askotan noraeza ekartzen baitu horrek, anabasa, eta erantzun argiak eman beharrean, erantzun okerrak eta desegokiak ematen baititugu gehienetan.

 

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: