Press "Enter" to skip to content

Anaitasunako gaubela (kronika)

Bederatzi borroketatik bederatzi irabazi zituzten Kankuko borrokalariek

 

Estu eta larri ibili zen Cesar “Bam Bam” Nuñez borroka nagusiaren amaieran. Mexikarra ia menderaturik zeukanean, konbinaketa gogor batek txorabiaturik utzi zuen. Ikusleek harriturik begiratzen zuten Maritxalarrek kontaketa egiten zuen bitartean, baina Cesar altxatu eta azken txanpan heldu zion Charlesi.

Erabakia Nuñezen aldekoa izan zen, zuzena, norgehiagokaren zati handienean nagusi izan baitzen. Emaitza ederra horrelako erronka baten aurrean.

Ander Amatriain ere estu ibili zen Reynaldo Moraren aurka. Lehen hiru roundetan nagusi izan zen, baina laugarrenean, eskubi indartsu batek lurrera bota zuen. Altxatzea lortu eta amieraraino heldu zion Morari, erabaki bidezko garaipena eskuratuz. Itxura oneko debuta profesional mailan.

amatriain upper
Amatriain Morari eskuin gantxoa sartzen.

Kick Boxing eta K1ean, Andoni Iglesias eta Andres Unzuek aurkari armeniarrak garaitu zituzten. Ez zen borroka erraza izan, ez batarentzat eta ez bestearentzat, baina bai epaile eta bai ikusleentzat argi gailendu ziren biak.

Arte Martzial Mistoetan, Mikel Mendinuetak erraz garaitu zuen Wesley de Jesus. Wesley “Sugandilla” lurrera botatzen saiatu zen, baina honek lepoa erraz harrapatu zion, amore ematera behartuz. Ricardo Etxartek ere arazorik gabe eskuratu zuen garaipena; bi aldiz lurrera bota zuen Jonathan Casariego eta, Mikelek bezala, gillotina batekin amaitu zuen borroka.

Joseba Diaz eta Reyni Arregiren arteko borroka ikusgarria izan zen; Diazek eraman zuen garaipena bere kide David Soriak bezalaxe. Soriari zail samar jarri zion Sortinok, ukabil ezkerraz eta desplazamentuez baliatu zen bizkaitarra, baina ez zen nahikoa izan Iruñekoa geldiarazteko.

Diaz pp
Joseba diaz vs Reyni Arregi.

Amaitzeko, Adrian Rebolek K1ean lortutako garaipenarekin Kanku gimnasioak gaubelako norgehiagoka guztiak irabazi zituen. Bederatzietik-bederatzi: Marin Iordanoven borroka bertan bera utzi behar izan zuten lesio baten ondorioz.

Maila altuko borrokak izan ziren denak, oso parekatuak gehienetan; etxekoak larri ibili ziren batzuetan, gaubelaren izenak aurreikusten zuen bezala: “Alto riesgo”.

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: