Press "Enter" to skip to content

Cesar “Bam-Bam” Nuñez Espainiako txapelketa jokatzeko hautagai

Espainiako Boxeo Federazioak Nuñez eta Crespo aukeratu ditu titulua jokatzeko

 

Cesar “Bam-Bam” Nuñezek (13-0, 8KO) Espainiako txapeldunaren gerrikoa jokatzeko aukera izango du. Alberto Pineirok, orain arteko pisu ertaineko txapeldunak, lehiaketa hilabete batzuetarako utzi duenez, Espainiako Boxeo Federazioak (FEB) Nuñez eta Luis Crespo (10-7-2, 4KO) izendatu ditu tituluaren hautagai bezala.

Jokatzekotan, abendua baino lehen izan behar luke, hori baita Federazioak jarri duen epea. Nafarraren eta Madrilgoaren taldeak hitzarmen batera iritsi behar dira orain; “El Matador” Charles mexikarraren erronka gainditu ondoren, amaiera bikaina izango litzateke Nuñezen urtearentzat.

 

Iturria: Espabox

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: