Press "Enter" to skip to content

Gure borrokalariak AFL13n

Ricardo Etxarte kaiolaren jaun eta jabe izan zen, Alberto Tapia erraz menderatuz

Ansgar Fighting Leagueren 13. edizioa jokatu zen larunbatean Gijonen. Iparralde inguruko AMMetako borrokalaririk onenenetarikoak bertan izan ziren; haien artean 5 euskaldun: Aratz Garmendia, Mikel Cortes, Ricardo Etxarte, Haritza Larrinaga eta Arkaitz Ramos.

Susto galanta jaso zuen Aratz “Kamikaze” Garmendiak bere lehian, hasi bezain laster begian jaso zuen zauri batengatik borroka eten behar izan zuten. Geroago, facebooken adierazi duenez, ongi dago eta Masters Series V.ean borrokatzeko gogoz.

 

Ekitaldiaren co-main eventa Mikel Cortes eta Jonathan Gonzalezen arteko borroka izan zen. Cortesek ez zuen bere mailarik altuena erakutsi, Gonzalez clinchean harrapatu nahian ibili zen, baina ezinean.

Bigarren roundean Cortes indartzen ari zela zirudien, ezker goardian jarriz eta hainbat ostiko sartuz, baina borroka lurrera joan zenean Gonzalezek mendean hartu zuen Cortes. Gurutze posiziora iristean, ukabil eta ukondo jario bat jaso zuen, arbitroak borroka gelditu zuen arte.

Ricardo Etxarte kaiolaren jaun eta jabe izan zen Alberto Tapiaren aurkako norgehiagokan. K1ean hazitako gerlaria aurkari arriskutsua zirudien, baina Ricardok ez zuen beldurrik erakutsi goian kolpeak trukatzeko. Bigarren roundean besoko giltz batekin lortu zuen garaipena Kankuko borrokalariak.

Arkaitz “Gudari” Ramosek Cesar Santos garaitu zuen, kaiolaren kontra lurrean zeudela zigor latza jasotzen ari zen Santos amore eman zuenean. Haritza Larrinagak, aldiz, ezin izan zuen garaipena lortu, besoko luxazio bat erabilita irabazi zuen Jose Luis Bravok.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: