Press "Enter" to skip to content

Ibon Larrinaga vs Reynaldo Cajina larunbatean, Gallartan

“Larri”, Miguez eta Lunak borrokatuko dute larunbatean

 

Laugarren urtez, Gallarta Boxing ekitaldia jokatuko da bihar, Gallartako Txikito Frontoian. MGZk antolatutako gaubelan, Ibon Larrinaga (8-0-0, 2KO) izango da protagonista; Erromoko boxeolariak Reynaldo Cajina (14-43-5) nikaraguarra izango du aurrean.

Cajinaren errekorra umila den arren, 14 garaipenetatik 10 KO bidez irabazi ditu, erne ibili beharko da beraz Ibon. Otsailean borrokatu zuen azken aldiz etxean “Larri”k, eta maiatzean WBCko Mediterraneoko Txapeldunaren gerrikoa eskuratu zuen Frantzian Georges Leroyen aurka.

Euskal Herriko boxeozaleak Ibon borrokatzen ikusteko gogotan daude, are gehiago orain, Ukrainan Oleg Yefimovichekin sparring egitetik baitator. “Ikusleek Larrinaga explosiboago bat ikusiko dute, inoiz baino motibatuagoa nator” aipatu zuen Erromoko gerlariak.

Jon Miguez eta Israel “Lokito” Muñozen arteko norgehiagokak ere zeresan handia eman du. 20 urterekin, etorkizun handiko boxeolaria da Miguez, Kermanekin alderatu dute askok. Uztailean debutatu zuen profesional mailan, Javier Gilaberten gainetik pasa zen, eta atentzio handia irabazi zuen bere boxeo tekniko eta gogorrari esker.

Muñoz ere, bigarren borroka profesionala egitera dator eta ez da izar gaztearen aurrean kikilduko. Mezu hau bidali zuen bere facebooketik:

 

Saul “King” Luna, Miguez bezala debutean KO bidez irabaztetik dator. Aurrean Iago Barros (1-6-2) izango du. Koruñarrak aurkari gogorrak aurrean izan dituen arren, inoiz ez da lurrera joan borroka profesional batean.

Boxeo profesionalaz gain, zortzi borroka olimpiko eginen dira eta, borrokalari onenak Gabriel Moreno Trofeoa eramanen du.

 

Iturria: espabox

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: