Press "Enter" to skip to content

Guillermo Rivero, seigarren garaipenaren bila

Getxoko Andra Mari probalekuan lehiatuko da Rivero, larunbatean

 

Izarrak boxeo klubak antolatuta, Boxeo Erronka ekitaldia jokatuko da larunbat honetan, Getxoko Andra Mari probalekuan. Gaubelako borroka nagusian, Guillermo Rivero (5-0-0, 1KO) eta Jose Nunez (2-11-0, 1KO) lehiatuko dira.

Garaitezin mantentzea izango da etxekoaren erronka; orain arteko bost borrokak irabazi ditu Riverok eta, pixkanaka, bere lekutxoa egiten ari da pisu super ertainean.

Valentziatik etorriko da aurkaria, Nuñez. Venezuelarrak bere jaioterrian hasi zuen ibilbide profesionala, arrakasta handirik gabe. 2015etik, Espainian boxeatzen jarraitu du, garaipen bakarra lortuz. Hala ere, kontuz ibili beharko da Rivero, garaipen hori KO bidez izan baitzen, 2016an Frantzian.

Gaubela sei norgehiagoka amateurrekin osatuko da, hemen kartel osoa:

22769985_1701857253220209_1539617874087819804_o

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: