Press "Enter" to skip to content

Sei eta hutsekoa Riverorentzat

Pasa den larunbatean, seigarren garaipena lortu zuen Guillermo Riverok profesional mailan. Jose Nuñez (2-12-0, 1KO) venezuelarrari egin zion aurre Getxoko Andra Mari probalekuan, Izarrak Boxing Klubak antolatutako Boxeo Erronka ekitaldian.

Gorriak ikusi zituen etxekoak hirugarren roundaren amaieran, baina indarrak atera zituen sei roundetan Nuñez garaitzeko; emaitza honekin garaitezin jarraitzen du Riverok.

Bestalde, aipatzekoa da Youseff Hamid eta Moha Elhabib gerlariek eskeini zuten borroka. Azken momentuan deitu zuten Hamid, Vanegasek lesio bat izan baitzuen, eta lehia parekatu baten ondoren, Elhabibek irabazi zuen.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: