Press "Enter" to skip to content

WBC Mediterraneoko Gerrikoa defendatuko du Larrinagak abenduan, Bilbon

Aritz “El Chulito” Pardal valentziarra izan daiteke “Larri”ren hurrengo aurkaria

Ibon Larrinagak (9-0-0, 2KO) WBCko super oilar pisuko Mediterraneoko gerrikoa defendatuko du Bilbon, abenduan jokatuko den Winter on Fire (MGZ) ekitaldian. Kontseiluak aurkaria izendatzeko zain zeudenean, erronka bat iritsi zitzaion Iboni.

Aritz “El Chulito” Pardal (9-2-1, 8KO) boxeolari Valentziarrak mezu hau bidali zion sare sozialetatik:

 

Bideo honetan onartu du erronka “Larri”k, eta Kontseiluarekin akordio batera iristea geratzen zaie orain.                    

 

Maiatzean irabazi zuen gerrikoa erromoko boxeolariak, Georges Leroyren aurka, Frantzian. Urrian bertan borrokatu zuen berriro, Gallartan, Reynaldo Cajinaren aurka garaipen zail bat eskuratuz.

Bederatzi borroketan garaitezin mantendu da Ibon, eta geroz eta aurkari zailagoak nahi ditu. Akordio batera iritsiz gero, erronka ederra izan liteke “Chulito”rena; hamaika aurkaritik zortzi lotara bidaltzeak arriskutsu egiten du valentziarra.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: