Press "Enter" to skip to content

Arnasketa: burmuina ireki

Burmuina ireki

  • Postura: zutik edo jarririk.

 

  1. Zatia:
  • Irudia: kemen-bola handitzen eta txikitzen beheko dan tianean.
  • Egin beharrekoa:
    • 10 / 15 minutu utzi burua lasaitzen, eta hartu zure gorputzaren eta haren funtzioen gaineko kontzientzia.
    • Gero, arreta jarri zilborratik gertuen dagoen azpiko aldean, eta sentitu kemen-bola handitzen eta txikitzen hats hartzean eta hatsa botatzean.
    • Zilbor azpiko aldea ongi sentitu ondorean, arreta jarri goiko dan tianean, bekainen artean (hirugarren begia deitzen den horren inguruan).
    • Sentitu begien atzeko aldea erlaxatzen: hasieran, begien atzealde zuzena; gero, atzealde osoa.
  • Sentitu beharrekoa:
    • Gogorra den zer edo zer (harri kozkor bat, adibidez) bigunduko balitz bezala.
    • Edo, izotza urtuko balitz bezala.
    • Pentsamendu edo sentimenduak sumatu, baina utzi pasatzen, eta jarraitu sentitzen.

Hirugarren begia

  1. Zatia: “Burmuinerantz” hats hartu
  • Iruditzen zaizunean bekainen atzeko aldea bigun eta irekia dagoela, saiatu hats hartzen zuzen-zuzenean burmuinerantz. Baina, jarraitu egiten sabel-arnasketa sakona, harekin kontaktua galdu gabe.
  • Dardara leunen bat edo mugimenduren bat sentitzen duzu begien atzealde horretan?
  • 10 minutu inguru eman horrela hats hartuz.
  • Bukatzeko, eraman arreta eta arnasketa beheko dan tianera, eta, aldi berean, bildutako kemen guztia ere hara bideratu.
  • 2 minutuz-edo hats hartu lasai.

 

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: