Press "Enter" to skip to content

Budapesten borrokatuko dute bost nafarrek, Munduko Kickboxing Txapelketan

Azaroaren 4tik 12ra, Munduko Kickboxing Txapelketa jokatuko da Budapesten (Hungaria). Kanku gimnasioko bost borrokalarik parte hartuko dute bertan.

Andres Unzue, Andoni Iglesias, Victor Marsal, Unai Amorena eta David Bernabe izanen dira gure ordezkariak, Espainiako txapeldunak denak.

Unzuek K1 araupean borrokatuko du, 60 kiloko kategorian. Amorena ere K1ean lehiatuko da, 75 kilotan. Iglesias eta Marsal kickboxing araupean borrokatuko dira, 63,5 kilotan lehena eta 75 kilotan bigarrena. Bernabe aldiz, kick lightean lehiatuko da, 57 kilotan.

Joxe Eguzkiza ere bertara doa, Federazioko Lehia Altuko Zuzendari moduan.

 

Argazkia: Facebook

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: