Press "Enter" to skip to content

Nacho Mendoza VS Denys Berinchyk

Izatez Colombiarra da Nacho Mendoza, baina bizi erdia Gasteizen darama boxeatzaile apart honek.  Abenduaren 16an, nazioarteko WBO titulua  jokuan dela, Denys Berinchyk boxeatzaile gogorraren aurka lehiatuko da. Era honetara WBO-OMB-eko rankingnean ohorezko postuetara iristeko aukera izanen du. Zeinek daki ranking honetako txapeldun mundiala  den Terry Flanagan-en aurka borrokatzera iritsiko den.

 

Nacho Mendoza Espainiako txapelketa bigarren aldiz irabaztetik dator, KOT batekin eta pisu superarineko errege izendatuz. Mendozak titulu hau Gasteizen defendatzeko asmoak zituen, baina arazo logistikoak direla eta ezinezkoa suertatu da, momentuz. Hala ere, borroka garrantzitsua zehaztu dute Berinchyk-en aurka. Honek, karrera profesional luzea ez badu ere, amateur mailan ikaragarri ongi lehiatu da. Munduko amateur txapelketan zilarra eskuratu zuen boxeatzaile honek 2011n eta baita postu berdina eskuratu zuen Londreseko 2012ko Olimpiar Jokuetan ere. Gainera, urrezko dominarekin egin zen Ulan Batorreko unibertsitateko txapelketan.

 

Ondorioz, garai garrantzitsuak datoz Mendozarentzat. 57 borroka profesional,

42 irabazi (26KO) eta 3 nulo eskuartean ditu; bestalde, Denys Berinchyk, 7 borroka 7 irabazi (4KO). Oroitzapen onak ditu Nachok munduko bazter honetan egindako borrokekin. Hala jarraituko duelakoan eta gure indar guztiak gasteiztarrari bidaliz, zorte ona opa diogu!

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: