Press "Enter" to skip to content

Kermani irabaziko diolakoan konfiantza osoz dator Del Rio

Jose “El Niño” Del Rioren aurka borrokatuko du larunbatean Kermanek, Bilbao Arenan

 

Bi egun, besterik ez, 11.000 boxeozalek Bilbao Arena estadioa betetzeko. Protagonista, nola ez, euskal boxeoa erabat aztoratu duen Morgako gizasemea izanen da: Kerman Lejarraga (23-0-0, 19KO).

Jose del Rio (26-6-0, 7KO) mallorkarrari Espainiako txapeldunaren gerrikoa kentzeko aukera izanen du Errebolberrak, larunbatean, la velada del millón izendatu duten Masters Seriesen bosgarren edizioan.

2013an profesional mailan debuta egin zuenetik, garaitezin mantendu da 23 norgehiagoketan; zifra horiek munduko rankingean 29. postura eraman dute (BoxRec) Kerman.

Espainiako welter pisuko erregea ez da beldur, ordea. Emilio Marquieguiri, Radio Marcan egindako elkarrizketa batean,  aipatu dio bere burua irabazteko aukera handiekin ikusten duela. “irabazteko moduan nagoela ikusten dudalako nire burua erabaki dugu borroka hau egitea, orain delako momentu egokia”, adierazi du, tituluaren defentsa hau behartuta egitera ez zegoela azpimarratuz.

Kerman ere elkarrizketatu zuen Marquieguik; errespetu handiz hitz egin zuen Kermanek bere aurkariaz, “Del Rio Mimoune baino arriskutsuago iruditzen zait”, esan zuen. 

Del Rioren ondoren, Mimoune, Europako Txapelduna nahi du MGZk Errebolberraren aurkaritzat.

Larunbatean, atzeraka borrokatzen dakien ezker indartsu bat izanen du Kermanek aurrean, mugikorra eta esperientzia handikoa. Kerman, aldiz, bere estiloari leial arituko da, atzera pauso bat eman gabe, euskal boxeozaleen gozamenerako.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: