Press "Enter" to skip to content

KO ikusgarri bat Garmendiak, Lahuertak nulua

11.000 lagun inguru bildu ziren Bilbao Arenan, euskal boxeoaren ordezkari gorena akzioan ikusteko irrikitan. Kerman Lejarragaren borrokarik onenetako bat ikusi ahal izan zuten denek, Jose Del Rio Espainiako txapeldunaren aurka.

Beste ordezkari baten estreinaldia ere izan zen, Ieltxu “Martillo” Lahuerta Barakaldoko erraldoiak profesional mailan borrokatu baitzuen lehen aldiz. Pisu astuneko kategorian, David Tralleroren aurka aritu zen; ez luzez, lehen roundean arbitroak zauri baten ondorioz borroka gelditzea erabaki baitzuen.

Nahigabeko ukondokada batek zabaldu zion bekaina Trallerori, ez oso larri askoren ustez, arbitroaren erabakia oso eztabaidatua izan baita. Emaitza nulua, gogoz geratu zen Lahuertarentzat.

Arte Martzial Mistoetan, Aratz “Kamikaze” Garmendia kiroltasunaren eta errespetuaren ikur bilakatu zen. Jose Luis Rodriguez Zapater “Titin”, KO bidez garaitu ondoren, harmailei ez aztoratzeko eskatu zien; geroago, ringera igo zen berriro, 11.000 lagunen eta telebistaren aurrean mikrofonoa hartu eta, “Norbait gaizki erortzen denean, geroago ospatzen da, ongi jartzen denean”, esan zuen.

Borroka ona egin zuen Aratzek, aurkari bajuaren aurrean, ederki jakin zuen bere aukerarik onena erabiltzen: belaunkadak.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: