Press "Enter" to skip to content

Andoni “El Macho” Gago eta Sebastian “Latigo” Perez larunbatean, Errenterian

Andoni “El Macho” Gago (17-3-2, 6KO) eta Sebastian “Latigo” Perez (8-0, 2KO) izanen dira protagonistak larunbat honetan, Errenterian jokatuko den “Road to the Championship” gaubelan.

Apirilean borrokatu zuen azken aldiz Gagok, Mark Szoros (4-2, 3KO) hungariarraren aurka; lau borrokatatik bat bera ere ez zuen galdu Szorosek, Gagok KO bidez garaitu zuen arte.

Larunbateko aurkaria, Szorosen antzera, bost borroka eta bost garaipenekin dator. Hector Brea asturiarra izanen du aurrean Gagok, zortzi round eta luma pisuan adostutako norgehiagokan.

Abenduan ere, badu beste hitzordu bat. Victor “El Vikingo” Terrazas (38-4-1, 21KO) munduko txapeldun ohiarekin neurtuko da, Bilbon jokatuko den Winter On Fire ekitaldian.

Ionut Balutarekin (8-1, 2KO) lehiatuko da “Latigo”, zortzi roundetan. Etxekoa bezain goseturik etorriko da errumaniarra; errekorra txukun mantentzen saiatuko da, kosta ahala kosta.

Errenteriarrak 21 urte ditu soilik eta, dagoenekoz, super-oilar pisuan erreferente bihurtu da. Zortzi garaipenek Espainiako Txapelketatik gertu kokatu dute. 

Latigo Boxing Promotions eta MGZk antolatu dute gaubela. Hauek dira gainerako borrokak:

VALENTIN ARAUJO VS HAMZA MOITIA

MARCOS ARAUJO VS JOKIN GARCIA

BRIGTH MENSE VS MANUEL SANCHEZ

NATHAN ” EL NIÑO” MIRANDA VS MANRIQUE

XABIER BURGUEÑO VS BRIAN FORERO

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: