Press "Enter" to skip to content

Non atentzioa… Swiss ball-a, fitball-a

Swiss ball, fitball… baloi handiaz hitz egiten dugunean izen bat baino gehiago erabiltzen da han-hemen. XX. mendearen 60ko hamarkadan sortu ziren lehendabiziko baloi handiak, eta hasieran, batez ere, fisioterapian eta beste alor terapeutiko batzuetan hasi ziren erabiltzen horrelako baloiak. Gaurko egunean, berriz, diziplina askotan erabiltzen dira prestakuntza fisikoa hobetzeko asmoarekin: yoga, pilates, gimnasia arrunta…

Zein alorretan edo ataletan erabiltzen ditugun guk azalduko dugu lerro hauetan, ariketa-zerrendarik eman gabe, liburu bat baino gehiago baitago merkatuan azalduz nola egin behar diren ariketak. Kontuan hartu posturak ezin direla nolanahi ere egin, eta ariketak mailakaturik eta progresio jakin baten arabera egin behar direla. Beraz, buru-belarri egiten hasi baino lehen komeni da oinarri bat izatea.

Atal hauek lantzeko erabiltzen dugu guk, batik bat, Swiss ball-a:

  • Lan aerobikoa edo alderdi kardiobaskularra lantzeko erabil daiteke saioaren hasieran, beroketa aktibo moduan: baloiaren gainean jarririk, baloia ondoan dugula zutik egonda, lagunen arteko jolasak antolatuz…Swiss ball aerobikoa
  • Propiozepzioa lantzeko ere oso tresna interesgarria da swiss ball-a. Oreka eta koordinazioa, adibidez, sakon landu daitezke swiss ball-ak erabilita, eta oso informazio zehatza eta aberatsa ematen dute jakiteko gorputza non eta nola dagoen kokatua espazioan.Swiss ball propiozepzioa
  • Lan anaerobikoa ere egin daiteke baloiak erabilita, giharrak-eta indartzeko. Ariketa asko dago horretarako, baina bereziki zaindu behar da bizkarrezurraren postura. Kontuan hartu askotan dardara txikiak transmititzen dituela baloiak, eta mugimendu hori oso ona dela barruko giharrak-eta lantzeko.Swiss ball arnasa giharrak
  • Gorputza luzatu eta erlaxatzeko ariketak ere erraz egin daitezke baloiaren gainean, bereziki saioaren bukaeran. Tresna borobila da baloia, erlaxatzeko oso egokia, “harrera ona” egiteko eta goxotasuna transmititzeko aproposa. Aldi berean, oso egokia da arnasa lantzeko eta arnasaren lana gorputzeaan sentitzeko.

Swiss ball erlaxatu

Oinarrizko lanak horiek guztiak badira ere, beste gauza asko ere egin daitezke swiss ball-ak erabilita: arrabolekin eta beste egitura ezegonkorrekin batera lan egitea, lantokietan eserleku moduan erabiltzea…

Swiss ball bulegoa

Eta, izan kontuan: adin guztietan erabil daitezke swiss ball-ak, ariketak modu askotan egin baitaitezke zailtasunaren, indarraren eta esfortzuaren arabera.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: