Press "Enter" to skip to content

Luxuzko kartela Winter on Fire III. edizioan

Inguruko promesa handienek borrokatuko dute Bizkaia Frontoian, abenduaren 15ean

Abenduaren 15ean, Winter on Fire III jokatuko da Bilbon, Bizkaia Frontoian. Urteari amaiera emateko, kartel ederra prestatzen ari da MGZ.

Andoni “El Macho” Gago (18-3-2, 6KO) eta Victor “El Vikigo” Terrazas (38-4-1, 21KO) lehiatuko dira gaueko borroka nagusian. Munduko txapelduna izandakoa da “Terrazas”, odol beroko mexikarra; “morir matando” da Gagoren legea, ikuskizuna ziurtaturik beraz.

Ibon Larrinagak (9-0, 2KO), WBC super-oilar pisuko Mediterraneoko gerrikoaren defentsa eginen du lehen aldiz. Aritz “Chulito” Pardal (10-2-1, 8KO) valentziarra izane

n du aurrean Erromokoak; %62ko KO portzentaiarekin, Larrik eduki duen aurkaririk arriskutsuenetako bat izango da.

Gainerako borrokak ere, ez dira atzean geratuko, inguruko promesa ezagunenak aukeratu baititu MGZk kartela osatzeko: Diego Valtierra (2-0, 1KO), Saul Luna (2-0, 1KO), Jon Miguez (2-0, 1KO), Haritz Lopez de Lacalle (3-0, 1KO) eta Violeta Gonzalez (4-1, 1KO), besteak beste.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: