Press "Enter" to skip to content

Espainiako txapelketarengatik borrokatuko du Nuñezek otsailan

Larunbatean Zangotzan, eta otsailean Tafallan borrokatuko du Nuñezek

Iritsi zaio Cesar “Bam-Bam” Nuñezi Espainiako pisu ertaineko txapelketarengatik borrokatzeko ordua. Otsailaren 10ean izanen da, Tafallan, Luis Crespo (10-7-2, 4KO) madrildarraren aurka. MGZk eta Kanku Eguzkizak antolatuko dute ekitaldia.

13 lehietatik denak irabazi ditu  nafarrak, 8 KO bidez. Jose Charles mexikarra izan zen bere azken aurkaria, Anaitasunan. Kartulinetan goian egon arren, gorriak ikusi zituen azken roundean, baina garaipena eskuratu arte heldu zion mexikarrari.

Hurrengo hitzordua, larunbat honetan dauka, Zangotzan, Giorgi Kandelaki (20-28-3, 8KO) georgiarraren aurka. Ondoren, bi hilabete geratuko zaizkio txapelketarako prest egoteko.

Iturria: espabox

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: