Press "Enter" to skip to content

Jon Miguezen borroka-moduaren gako batzuk

Jon “The Good Boy” Miguez, 1996an Getxon jaioa, welter pisuan gerra ematera deitua da. Uztailean debutatu zuen ordainduzko boxeoan, Javier Gilabert kataluniarra KO teknikoz garaituz. Urrian, Gallartan, Israel “Lokito” Muñoz garaitu zuen, eta abenduan eginen du hirugarrena, Fernando “El Toro” Gandariasen aurka.

Kerman Lejarragarekin alderatzen dute adituek; horregatik, Miguezen azken borrokako alderdi tekniko batzuk aztertu ditugu: atzerakako desplazamenduak.

Oinarrizkoa da boxeoan atzeraka mugitzen jakitea, baina oinarrietatik haratago, desplazamenduen eta distantziaren arteko erlazioa dago. Honelaxe jokatu zuen Miguezek, Israel Muñozen aurka:

1-Ezkerkadaren azpitik pasata, atzeraka desplazamendu bat egiten du Miguezek. Muñoz ere atzeraka doa eta distantziatik at egon arren, jaba laskatzen du Miguezek, badaezpada.

2-Ezkerkadaren azpitik pasa eta atzeraka desplazatzen da, berriro ere. Distantzia luzean geratu eta jaba laskatzen du, badaezpada.

3-Ezkerrarekin batera, atzeraka desplazamendu txiki bat ematen du. Baina oraingoan, bi hankekin atzeraka jauzi egin beharrean, atzeko hanka atzeratzen du soilik. Distantzia txikitu da, Muñoz aurrean geratu da gainera; Miguez distantzia egokian dago eskuin uppera eta ezker krotxeta sartzeko, aurkariaren bizkarrerantz biratu eta upper eder batekin amaitzeko.

Miguezek distantzia neurtzeko abilezia ona dauka, ondo daki atzeraka gehiegi urrundu den ala distantzian dagoen. Horrek, gizaseme honen gainerako bertuteez gain, denbora egokian erantzun egokia ematen laguntzen dio.

 

Irudiak: Vendaje Duro

Borroka osoa: https://www.youtub…//

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: