Press "Enter" to skip to content

Amatriain eta Nuñez, larunbatean Zangotzan

Amatriainen bigarren lehia izango da profesional mailan

Cesar “Bam-Bam” Nuñez eta Ander Amatriain, boxeolari nafarrak biak, larunbatean Zangotzan jokatuko den ekitaldiko protagonistak izango dira.

Giorgi Kandelakiren aurka borrokatuko du Nuñezek, borroka nagusian. Ondoren, Espainako Txapelketa jokatuko du otsailean, Luis Cresporen aurka.

Amatriainen aurkaria Jonathan Fabian (0-3) izango da. Madrildarraren errekorra nahasgarria izan daiteke, boxeo profesionalean garaipenik ez duen arren, Espainiako eta baita Europako txapelduna ere izana baita, Muay Thai diziplinan.

Jonathan Fabian, Amatriainen aurkaria Zangotzan

Ondo aritu zen ororbiarra bere estreinuan, Reynaldo Mora arriskutsua puntuetara garaituz, nikaraguarraren eskuinkada batek larri utzi zuen arren. Larunbatean, beste proba arriskutsu bat izango du aurrean boxeolari gazteak.

Ekitaldiko kartela:

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: