Press "Enter" to skip to content

Arnasketa: antzeman arnasketaren kanpoko mugimenduak

Postura: zutik edo eseririk.

Kontzientzia:
Saiatu sentitzen zure gorputz osoa: azala, gorputz-ehunak, giharrak, zainak eta lotailuak, organoak eta hezurrak.
Nabaritu gorputz-atal bakoitzak sortzen duen dardara (leuna, trinkoa…).

Ekintza:
Hats hartzean, begiratu ia antzeman dezakezun nola airea eta diafragma jaisten diren, eta horrek zer eragina duen sabelaldearen behekoa aldean, alboetan…
Ezer ere sentitzen ez baduzu, jarri eskuak zilaren gainean eta eskuen berotasunak erakarriko du arnasketa, eta irekiko dizu sabelaldea. Halaxe joka dezakezu gorputzaren edozein atalekin.
Hats ematean, begiratu ia antzeman dezakezun nola diafragmak gora egiten duen, eta sabelaldea barru aldera sartzen den.
Begiratu noraino iristen den zure hats hartzea (zoru pelbikoraino?), eta zure hats ematea? (bururaino?).

Kontuan hartu beharrekoak:
Ez egin inolako ahaleginik; ez behartu arnasketa.
Begiratu zure arnasketa, besterik ez duzu egin behar, eta ikusiko duzu nola poliki-poliki gero eta zure gorputzaren atal gehiagotara iriten den.
10 minutu inguru.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: