Press "Enter" to skip to content

Winter on Fire 3 Kronika (1)

Larrinagak KO bidez galdu zuen Mediterraneoko gerrikoa; Gagok, berriz, berdinketa teknikoa, burukada baten ondorioz

Lau round iraun zituen Andoni “El Macho” Gago eta Victor “El Vikingo” Terrazasen arteko lehiak. Mexikarrak argi menderatu zuen Otxarkoagakoa, baina nahigabeko burukada baten ondorioz, zauri bat zabaldu zitzaion munduko txapelduna izandakoari; borroka eten eta berdinketa teknikoa eman zuten epaileek.

Ibon Larrinagak KO tekniko bidez galdu zuen Mediterraneoko WBC gerrikoa. Aritz “Chulito” Pardalek garaitu zuen, bi roundetan.

Txukun hasi zen Larri, tentuz aurrera egiten eta valentziarraren upperak saihesten. Kolpe argiren bat ere sartua zion lehen roundaren erdialderako; roundaren amaieran iritsi zen Ibonen gainbehera, Chulitoren ukabilkada batek hotz harrapatu eta larri utzi zuen. Konbinaketa gogor batek lurrera bidali zuen Ibon, ohorez altxatu eta borrokatzen jarraitzeko.

Amaitzeko gogotan zegoen Chulito, baina txirrinak eten zuen erasoa. Minutu bat zeukan Ibonek indarrak berreskuratzeko, eta ez zen nahikoa izan. Finikitoa ematera irten zen valentziarra eta halaxe egin zuen, Larrinaga lurrera joan eta arbitroak borroka amaitzea erabaki zuen.

Borrokan jarraitu nahi zuen Larrik baina arbitroaren erabakia beraren  onerako zen, eta hori adierazi du Larrik geroago, errespetu handiz.

Winter on Fire 3 kronika (2)

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: