Press "Enter" to skip to content

Winter on Fire 3 kronika (2)

Miguez vs Gandarias

Oldarkor hasi zen Gandarias, Miguez garaitzeko aukerarik onena horixe baitzuen. Kastrokoaren nagusitasun teknikoak asko zuen esateko, ordea; dinamiko irten zen Miguez eta, borrokak aurrera egin ahala, alborako desplazamendu ederrekin gainezarri zitzaion errioxarrari.

Baina Gandarias gose handiko borrokalaria da, eta aurrera egiten jarraitu zuen. Hirugarrenean babes kontaketa baten ondoren, eta Miguezen finikitoa usaitzen zenean, ezker krotxet batekin haztatu zuen Kastrokoa eta lurrera joan zen.

Laugarrenean, erritmoa igo eta KO bidez irabazi zuen Miguezek. “The Good Boy” izen garrantzitsua izatera deitua da, talentu handiko boxeolaria dela diote adituek eta, halaxe erakutsi zuen, timing paregabea, Gandarias baina pauso bat aurrerago egon zen beti.

Violeta Gonzalez vs Paloma Ramos

Gonzalezek erraz menderatu zuen Ramos norgehiagoka guztian. Lehenengo roundean lurrera joan zen madrildarra, baina bosgarreneraino heldu zion Neskaboxeko gerlariari; babes kontaketa pare baten ondoren Maritxalarrek borroka gelditu zuen.

Saul Luna vs Brian Pelaez

Lehia estua izan zuten Saul “King” Luna eta Brian Pelaezek. Intentzioak erakutsi arren, euskal-dominikarrak ezin izan zuen garaipena lortu; luzetara aritu ziren biak gehienbat, Lunak kontra-eraso eta desplazamenduetan oinarritu zuen bere boxeoa, baina Pelaezek gehiegi arriskatu gabe eta txukun erasotzen zuen. Kolpe argirik ikusi gabe, epaileak ez ziren ados jarri eta Pelaezek eraman zuen garaipena, erabaki zatitu bidez.

Diego Valtierra vs Adrian Rodriguez

Erronka ederra izan zen Adrian Rodriguez Diego “Batidora” Valtierrarentzat. Algortakoak oldarkor aurrera egin zuen, betiko legez, bere pontentzia erraldoiaz baliatuz. Lehia estua hau ere, Rodriguezek norgehiagokaren bigarren erdialdean Valtierraren saihets inguruan jarri zuen diana, Batidoraren pilak agortzeko asmoarekin.

Lan zaila epaileentzat, honetan ere ados jarri gabe, Rodriguezek eraman zuen garaipena, erabaki zatitu bidez.

Valtierra eta Rodriguez, norgehiagokaren ondoren.

Haritz Lopez de la Calle vs Dani Gomez

Astrabuduako gerlariak gerra gogoa zuen, valentziarrak ere, eta halaxe irten ziren, gerra egitera. Kolpe festa ederra eskaini zuten biek hiru roundetan eta Haritz txorabiaturik geratu zenean, toaila bota behar izan zuen bere izkinak.

Borroka gogorra izan zen, ekitaldiaren hasiera izanda, harmailak bero-bero jartzeko modukoa.

Orokorra

Ekitaldi paregabea antolatu zuen MGZk. Zazpi borroka profesional izan ziren denetara, ikusgarriak denak. Lehia parekatuak, profesional mailan ilusioz aurrera egin nahi duten gerlariekin, “jornalaririk” gabe.

1300 ikusle inguru bertaratu ziren, gutxi agian, Bizkaia Frontoian ohikoa den asistentziarekin konparatuz, baina dudarik gabe, sartu zirenek euskal boxeoak egun bizi duen gorakada disfrutatzeko aukera izan zuten.

Winter on Fire 3 Kronika (1)

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: