Press "Enter" to skip to content

Jonfer: “espero dut hurrengo urtean edo… hurrengoan bestela”, Munduko Txapelketa jokatzeari buruz

Jon Fernandez Etxebarriko gerlariak argi dauka noraino iritsi nahi duen: goraino. Horixe esan zuen bart gauean Xabier Madariagak aurkeztutako Ur Handitan saioan. Bere helburua “munduko txapelduna izatea” dela aipatu zuen, eta datorren urtean ez bada, hurrengoan jokatzeko aukera izatea espero du.

Oraingoz, Estatu Batuetan dauka Jonek hurrengo hitzordua, urtarrilaren 24an. Aurkaria oraindik ezagutzen ez den arren, badakigu 10 roundetara izango dela lehia; beraz, ekitaldiko borroka nagusietako bat izan liteke. Dibella entertainment promotorak antolatuko du ekitaldia eta New York hirian jokatuko da.

Ur Handitan saioa hemen.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: