Press "Enter" to skip to content

Arnasketa: harremanetan zure oinekin eta buruarekin

Postura:

  • Zutik edo etzanik.

Kontizentzia:

  • Zutik bazaude, sentitu zure oinak ongi bermaturik lurrean, sendo. Utzi oinak erlaxatzen, lurrean barraiatuko balira bezala.
  • Etzanik bazaude, sentitu zure hanka-azpiak erlaxatzen, erdialdean zulo bat irekiko balitz bezala.

Ekintza:

  • Oin-azpiak erlaxatzen ari direla, hasi sentitzen dardar bat hanka-azpiko erdialdean (Yong Quan -KI 1- puntuan).
  • Utzi dardara zabaltzen oinen barna, hankaraino, eta hortik goraka joaten.
  • Gero, bi minutuz-edo masajea eman buruaren gain-gaineko puntuan (atzeko fontanela inguruan, edo Bai Hui puntuan), erdiko hatzarekin eta hatz erakuslearekin.
  • Atseden hartu, eta sentitu nola irekitzen den buruaren gaineko puntu hori.

Kontuan hartu:

  • Sentsazioak mota askotakoak izan daitezke: dardaren bat, urtze bat, gogortze bat…
  • Arreta bi puntu horietan jarri: hanka-azpietan eta buruaren gain-gainekoan.

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: