Press "Enter" to skip to content

Tao Te Ching (35)

Tao Te Ching

Lao Tse

35

 

Tao-an zentraturik bizi dena

nonahira joan daiteke, arriskurik gabe.

Unibertsoaren harmnonia hauateman dezake,

baita oinaze handia dagoen tokian ere,

bakea baitu bere bihotzean.

 

Musika entzunda edo janari baten usain gozoa adituta,

jendea gelditu eta hartaz gozatzen has daiteke;

Tao-aren hitzak, berriz,

monotonoak eta gaztgabekoak irudi daitezke.

Ikusi nahi izanez gero, ez dago ezer ere ikusteko.

Entzun nahi izanez gero, ez dago ezer ere entzuteko.

Baina erabiltzen baduzu, agorrezina da.

 

Stephen Mitchell-en bertsioa (moldatua)

 

Ikusten duguna, entzuten duguna… beti izaten da askoz ere gutxiago egiatan izaten dena baino. Hau da, zentzumenek erakusten diguten bidetik ibili behar dugu, jakinda beti motz geldituko garela, bidea askoz ere urrutirago baitoa, eta batzuetan ez da hain erraz antzematen. Baina hortxe dago Tao-a, zaila bada ere zentzumenen bidez hautemateko. Dudarik gabe, askoz ere errazagoa da biziaren plazerez ohartu eta haietaz gozatzea, arriskua egonda ere haien atzaparretan harrapaturik gelditzeko. Tao-an zentraturik bizi izanez gero, ordea, nonahira joan zaitezke, arriskurik gabe.

Unibertsoa gobernatzen duen lege natural baten modukoa da Tao-a. Gaurko egunean badakigu lege naturalek agintzen dutela, neurre handi batean, gure bizimoduan. Tao-a, beraz, kaosa ordenatzeko ahalegin baten modukoa balitz bezala uler daiteke, jainkoak, erlijioak eta beste hamaika bide erabili ziren moduan. Interesgarria da, nolanahi ere, ikustea fokua non jartzen den, eta zer-nolako loturak egiren diren barnekoaren eta kanpokoaren artean, eta bide horretan Tao-a oso-oso gertu dago guregandik, naturatik eta, orokorrean, unibertsotik. Horregatik eskatzen digu Lao Tse-k erabiltzeko, bide zuzenena baita bat egiteko geure buruarekin, inguruarekin, unibertsoarekin. Agorrezina.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: