Press "Enter" to skip to content

Espainiako txapeldunaren gerrikoa defendatuko du Mendozak

Nacho Mendoza (42-12-3, 26KO) gasteiztarrak Espainiako Txapeldunaren gerrikoa defendatuko du urtarrilaren 27an, Fran Suarez (7-3-1, 3KO) madrildarraren aurka. Apirilean Bilbao Arenan irabazi zuen pisu superarineko titulua eta, etxeko berotasunean, ez du nolanahi laskatuko Kolonbian jaiotakoak.

Gasteiztarrari “ilusio handia” egiten dio gerriko hau etxean defendatu ahal izateak. Abenduan Denis Berinchyken aurka borrokatzekotan zegoen Mendoza, WBOko Nazioarteko gerrikoa jokoan zegoela; aldaketa batzuen ondorioz, ordea, ezin izan zuen ukrainarraren aurka lehiatu.

Euskoboxek eta Gasteiz Sportek antolatu dute ekitaldia eta, besteak beste, Ander Sanchez errioxarrak borrokatuko du Arte Martzial Mistoen araupean. Gainerako borrokalarien izenak datorren astean jakin ahal izango ditugu.

Hona hemen Mendoza eta Jon Fernandezen arteko sparring saio bat, 2015ekoa:

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude