Press "Enter" to skip to content

Kerman Lejarraga, Europako gerrikoa jokatzeko hautagai

Mohamed Mimoune frantziarrak Sam Egginton britainiarrari irabazi zion Europako tituluari uko egin dio, IBOko munduko txapelketa jokatzeko asmotan. Mugimendu horren ondorioz, Kerman Lejarraga hautagai ofizial izendatu dute.

MGZk ahalegin guztiak eginen ditu titulua martxorako Bilbon antolatzen ari den ekitaldian jokatzeko; aurkaria Ahmed El Mousaoui (27-3-1, 6KO) izanen litzateke, frantziarra hau ere.

Aurkari arriskutsua da El Mousaoui, Europar Batasuneko eta Frantziako txapelduna izandakoa da. Jeff Horn munduko txapeldunaren aurka ere lehiatu zen, puntuetara galduz. Ferino V.ari ere  12 roundetan heldu zion; Europako titulua  gutxigatik ez zuen eskuratu hartan.

Hauexek dira El Mousaouiren momenturik onenetariko batzuk; arazo izanen al da Errebolberrarentzat?

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: