Press "Enter" to skip to content

Miyamoto Musashi: Bost eraztunen liburua

1584an jaio omen zen Miyamoto Musashi (edo, Shinmen Musashi), Harima probintzian, eta 1645eko maiatzaren 19an hil zen, 62 urte zituela. Ospe handiko samuraia izan zen; 60 duelu baino gehiagotan borrokatu zen, eta guzti-guztiak irabazi zituen. Hortaz aparte, 3 bataila handitan ere parte hartu zuen. Beraz, eskarmentu handiko samuraia izan zen, eta, dudarik gabe, haren esanak kontuan hartu zituzten hurrengo belaunaldietako samuraiek. Borrokalari aparta izateaz gainera, Japoniako pintura eta eskultura sakon landu zituen, eta bide horietan ere maisua izan zen.

Bost eraztunen liburua¬†tratatu paregabea da irabazteko estrategiak ikasteko. Sun Tzu-k idatzitako Gerraren artea tratatuarekin batera baloratuenak dira maila eta ikasgai horretan. Miyamoto Musashi-k garai hartako borrokalariendako idatzi zuen tratatu hori; gudu-zelaian borrokan aritzen zirenendako, alegia. Helburu bakarra zuen: garaipena. Hau da, nola garaitu aurkari bat izpiritua, kontzientzia eta diziplina erabilita. Bi ezpaten estiloa ere sortu zuen, “bidean” ibiltzea sortzailea izatea baitzen harendako.

 

Haren filosofia ulertzeko, pasarte hau ekarriko dugu hona:

“Arte martzialen Bidea ikasita ere, badirudi batzuek uste dutela ez dela erabilgarria izanen bide hori egiazko egoeretan. Horri dagokionez, arte martzialen egiazko¬†Bidea da entrenatzea erabilgarria izan dadin edozein momentutan, eta irakastea arte martzialak gauza guztietarako baliagarriak izan daitezen.

Nire arte martziala ikasi nahi dutenendako, hona zenbait arau praktikan jartzeko:

1. Zintzoa izan.

2. Nork bere burua sortu edo asmatu Bidean.

3. Arte guztiez jakin.

4. Lanbide guztien Bideak ezagutu.

5. Gauza guztien abantailak eta desabantailak ezagutu.

6. Argi jokatu kontu guztietan.

7. Ulertu begiekin ezin ikus daitekeena.

8. Arreta jarri gauza txikietan.

9. Ez nahasi kontu hutsaletan”.

 

William Scott Wilson (The Book of Five Rings, 2002)

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: