Press "Enter" to skip to content

Kick Boxingeko Europako gerrikoa defendatuko du Iglesiasek, Italian

2016ko urrian irabazi zuen Etxabakoitzekoak Europako Kick Boxing txapelketa, Anaitasunan

Iritsi zaio Andoni Iglesiasi Kick Boxingeko Europako pisu superarineko gerrikoa defendatzeko ordua; Luca Mamieliren aurka lehiatuko da Etxabakoitzekoa, otsailaren 3an. Ekitaldia, “The Best of Fight”, Italiako Bergamo hirian jokatuko da.

Eguzkizaren gerlariak 2016ko urrian irabazi zuen titulua, Anaitasunan Semir Delic bosniarraren aurka. Kurrikulum zabala dauka dagoenekoz Andonik: amateur mailan lau aldiz izan da Espainiako  Kick Boxingeko txapelduna; boxeo frantsesean ere Espainiako txapelduna izandakoa da; WAKO Europako txapelduna ere bada; eta boxeo frantsesean munduko txapeldunordea ere bai.

Guardia aldaketak, potentzia handiko konbinaketak… zeresan handia emango du Andonik Italian, ziur.

Deporte Navarroren eskutik, Europako gerrikoa irabazi zueneko momentu on batzuk gogora ekartzen dizkizuegu.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: