Press "Enter" to skip to content

Ametsezko esznatokia Nacho Mendozarentzat

Berri paregabea Gasteiz eta inguruetako boxeozaleentzat: Nacho Mendoza eta Fran Suarezen arteko norgehaigoka Iradier Arena zezen plazan jokatuko da.

Aurrekoan aurreratu genizuen Nachok etxean defendatuko zuela Espainiako pisu superarineko titulua, urtarrilaren 27an. Borroka honek garrantzi handia du Gasteizko gerlariarentzat, kanpoan hainbat gerrikorengatik borrokatu ondoren, lehen aldiz jokatuko baitu bat etxean.

“Zailtasun handiak izan ditugu ekitaldirako leku aproposa bilatzeko. Baina, azkenean, lortu dugu. Eta oso pozik gaude Nachorengatik, horrenbeste titulo jokatu ondoren, azkenean etxean jokatuko baitu bat”, azpimarratzen du Jose Luis Celayak, Nachoren entrenatzaile, manager eta Euskoboxen alma materrak.

Iradier Arenan jokatzen den lehen boxeo ekitaldia izanen da honako hau, euskal boxeoak egun bizi duen gorakadaren erakusle, dudarik gabe.

Euskoboxek eta Gasteiz Sportek antolatutako ekitaldian, boxeo profesionala, amateurra eta beste hainbat modalitateko borrokak jokatuko dira; sarrerak Gasteiz Sport gimnasioan (Oñati 3, Gasteiz) eta (laster) internet bidez eros daitezke.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: