Press "Enter" to skip to content

Arte Martzial Mistoen entrenamendua: 11 mito (Martin Rooney)

Martin Rooney-k eta Brian Kahn-ek artikulu interesgarri bat  argitaratu zuten 2010. urtean, www.t-nation.com web gunean, izenburu honekin: 11 Myths of Warrior Training. Gaztelaniaz ere irakur daiteke, izenburu honekin: 11 mitos del entrenamiento de MMA por Martin Rooney.

Martin Rooney-k “Training for Warriors” entrenamendu-sistema sortu zuen, eta oso ezaguna da nazioartean. Hauexek dira, labur-labur esanda, 11 mitoak:

1. Bolumen altuko zirkuituak izan behar dira AMMko entrenamenduak

Rooneyk dioenez, zirkuituak besterik egiten ez badira, arriskua egon daiteke borrokalaria “itota” geratzeko ringean. Atleta baten moduan entrenatu behar da: sentadillak, pisu hila, pisu altxaketa bankaren gainean eta potentzia lantzeko, sprint batzuk eta luzaketak. Xarma gutxiko entrenamendua izan daiteke hori, beharbada; baina eraginkorrena, indartsuagoa eta azkarragoa izateko.

2. Borrokalariek gutxienez 8 aste behar dituzte borroka bat prestatzeko

Borrokalaria bazara, urte guztian, noiznahi, borrokatzeko prestaturik egon beharko duzu. Beraz, gehiago edo gutxiago baina urte guztian entrenatu beharra dago.

3. Halako borrokalariaren programa bera egiten badut, haren maila eskuratuko dut

Nork bere burua ezagutu behar du jakiteko zein diren indarguneak eta zein ahuleziak, eta nola landu behar diren indarguneak eta hobetu ahuleziak.

4. AMMko borrokak gogorrak direnez, entrenamedua are gogorragoa izan beharko da

Hala jokatuz gero, batzuetan atleten nerbio-sistema eta giltzurrun gaineko guruina frijitzea besterik ez da lortzen.

5. Batzuen ustez, AMMko borrokalariek lesionaturik eta kolpaturik egon behar dute beti

Tontakeria matxistak dira horiek, Rooneyren ustez. Borrokan hasi baino lehen ongi baino hobeki sentitu beharko da borrokalaria.

6. Oka egiten baduzu entrenatzen ari zarenean, esan nahi du zure entrenatzailea tipo gogorra dela

Oka egitea da nerbio-sistemaren defentsa-mekanismo bat. Beraz, oka egiten baduzu, seinale zer edo zer gaizki egin duzula.

7. Indarra lantzeko entrenamendua ez da maizegi egin behar, batez ere borrokalariak pisua galdu behar badu

Pisua jasotzeak laguntzen du gantzak erretzen.

8. Borrokalariek edozein gauza jan dezakete, asko entrenatzen baitute

Jakinduriaz elikatu beharra dago, eta hala jana nola proteinak norberaren beharretara egokiturik egon behar dira.

9. Borroka librean trebatutako borrokalariak dira onenak AMMan

Baina… hori ez da mito bat, egia baizik, borrokalari horiek aukera baitezakete non egin borrokan.

10. Erresistentzia-lanak egitea da erresistentzia entrenatzeko modurik onena

Rooneyren ustez, indarra landu behar da, batez ere, borrokan goi-goi mailan aritzeko: pisuak jasotzea, abiadura-lasterketa batzuk eta luzaketak.

11. AMMan entrenatu zaitezke eta, aldi berean, potentzia-jasotze altu-altuak izan ditzakezu

Bata edo bestea aukeratu beharko duzu, oso zaila baita bi lan horiek bateragarri egitea.

 

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: