Press "Enter" to skip to content

Jon Fernandezen borroka atzeratu dute, berriro ere

Abenduan borrokatzekotan zegoen Jon Fernandez (14-0, 12KO), Etxebarriko gerlaria; atzeratu eta urtarrilera pasa zuten lehia eta, berriz ere, atzeratu eta otsailaren 7ra pasa dute.

Harritzekoa zen, eta da, orain arte aurkariaren izena ez ezagutzea. 22 urteko gerlariak, Estatu Batuetan eginen duen laugarren borroka izanen da; aurreko hiruak KO bidez irabazi zituen.

Ekitaldia New Yorken jokatuko da eta borroka nagusian Noel Murphy (12-0, 2KO) irlandarra eta Mikkel LesPierre (18-0-1, 12KO) estatubatuarra lehiatuko dira. Litekeena da Jonferren borrokak norgehiagoka nagusi horri sarrera ematea, baina ez daukagu informazio handirik.

Duela gutxi aipatu zuen Jonferrek, aurten edo hurrengo urtean Munduko txapelketa jokatzea espero duela.

 

One Comment

  1. anonimoa anonimoa 2018-01-10

    Ringera igotzean ezagutuko du aurkaria pauso hontara…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: