Press "Enter" to skip to content

Espainiako Muay Thai txapelketa jokatuko du Unai Carok Sestaon, urtarrilaren 27an

Iberiako Muay Thai txapelduna da Unai Caro eta Espainiako gerrikoa du orain helburu

Urtarrilaren 27an Muay Thai Fight Night ekitaldia antolatu du Kwoon Shaolin gimnasioak, Sestaon. Unai Caro etxeko gerlariak Jonathan Fabian madrildarra izango du aurrez-aurre; jokoan, Espainiako Muay Thai txapeldunaren gerrikoa egongo da.

Borrokalari abila da Unai, ederto gobernatzen ditu borrokaren distantzia ezberdinak eta horrexegatik iritsi da boxeo thailandiarreko goi mailako lehiara. Abenduan Iberiako txapeldunaren gerrikoa bereganatu zuen Miguel Monteiro portugaldarraren aurka, eta Thailandian ere lehiatu da, bertako borrokalari bat KO bidez garaituz.

Ez du lan erreza izango halere, Jonathan Fabian esperientzia handiko gerlaria baita; zortzi bider izan da Espainiako txapelduna eta, besteak beste, Saenchai gudari ospetsuari heldu zion hiru roundetan.

Borroka nagusi honez gain, Arkaitz “Gudari” Ramosek Sebastian Vargasen aurka borrokatuko du. Muduko txapelduna izandakoa da Vargas, ohorezko aurkaria beraz Ramosentzat.

Beste hainbat lehia amateurrek itxiko dute kartela:

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude