Press "Enter" to skip to content

AMMko entrenamenduak (II): zenbait aholku (Martin Rooney)

Aurreko astean 11 mitoen berri eman ondoren, zenbait aholku ekarriko ditugu oraingo honetan. Aholku hauek ematen ditu Martin Rooneyk:

  1. Aurrenik zure errekuperazioa planifikatu. Erabateko lehentasuna du errekuperazioak; beraz, saio guztiak errekuperazioaren inguruan antolatu behar dira, eta ez entrenamenduaren inguruan.
  2. Garbitu zure dieta. Mundu guztiak uste du garbiago jaten duela egiatan egiten duena baino. Oso kontuan hartzekoa da zer jaten dugun entrenatzen hasi aurretik eta entrenamendua bukatu ondoren.
  3. 8 orduz egin ezazu lo gauero. Nekez edukiko duzu errendimendu ona, nekaturik bazaude.
  4. Edan ezazu 3,5 litro ur egunean. Askotan entzunen zenuen aholku hori, baina oso jende gutxik betetzen du. Hobeki sentituko zara, eta argalago egonen.
  5. Indarra landu zure programan. Zirkuituek ez dute ezertarako balio, ahula bazara. Lehen-lehenik indarra landu behar duzu.
  6. Esprintatu astean 3 edo 4 egunez. Argalago egoteaz gainera, iskiotibialen tendoien masa handituko duzu.

Pisu-altxaketaz ere aholku hauek ematen ditu artikulu berean:

a) Pisu hila jasotzea. Ariketa praktikoena da pisu hilak jasotzea; praktikoena… eta ez ulertuena.

b) “Txingak” eramatea beso bakar batekin. Kirol gehienak alde bakarrekoak dira.  AMMan ohikoak diren ostikoen eta lurreratzeen transferentzia egiten da ariketa honen bidez.

c) Beso bakar baten arraun horizontala, mankuerna erabilita. AMMan oso inportantea da aurkaria erakartzea zure aldera, kontrolatzeko.

d) Press-banka. Erabakigarria izan daiteke AMMan, bizkarra lurraren kontra baduzu, eta zure gainean aurkaria, indarra behar baita gainetik kentzeko.

e) Sentadillak, salto eginda. Oso onak dira indarra garatzeko gorputzaren beheko aldean. Egokiak dira sei errepikapeneko segidak.

f) Iskiotibialen curl-ak. Aurkaria kontrolatu nahi baduzu, gauza izan behar duzu iskiotibialak uzkurtzeko, belaunak makurturik.

g) Abdominalak, gorputzaren enborra altxaturik. Bizkarrezurra indartu eta malgutu beharra dago.

h) Lepoko arnesa. Gorputzaren zutabea da lepoa, baina oso jende gutxik entrenatzen du. Lehen mailako borrokalariek lepo sendoak dauzkate.

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: