Press "Enter" to skip to content

Munduko txapelketarantz gerturatzen ari da Jonfer

Jon Fernandezen hurrengo agerraldia nahiko korapilatsu suertatzen ari da; duela bi egun aurreratu genizuen Jose Luis “La Boa” Rodriguezekin neurtuko zela Etxebarrikoa, baina badirudi mexikarrak ezezkoa eman duela.

Arrazoia hauxe litzateke: Miguel Bercheltekin Munduko txapelketa jokatzea eskeini diote euskal gerlariari. WBC Munduko txapelduna da Berchelt (33-1, 8KO), eta otsailaren 10ean gerrikoaren defentsa egitekotan zegoen, Cristian Mijaresen aurka. Azken honek, hitzorduari uko egin dio diru poltsa ez baizitzaion nahikoa iruditzen.

“Miguel Bercheltekin borrokatzeko eskaintza egin digute, baina azken hitza Lou Dibellak dauka“, diote Maravillabox taldekoek.

22 urtekoarentzat azkarregi dela diote batzuek, baina Jonek argi utzi zuen Munduko txapelketa aurten edo hurrengo urtean jokatu nahi zuela.

Jonferrez gain, Guillaume Frenois (frantziarra) eta Jose Matias Romero (argentinarra) dira Bercheltekin borrokatzeko aztertzen ari diren aurkariak.

Fernandezek otsailaren 7an dauka hitzordua printzipioz, New Yorken, baina aurkaririk ez; denbora gutxi daukate erabakiak hartzeko, Bercheltek 10ean jarriko baitu gerrikoa jokoan.

Iturria: espabox

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: