Press "Enter" to skip to content

Nacho Mendozak KO bidez irabazi zuen Espainiako txapelketa

1.500 lagun inguru bildu ziren Iradier Arenan atzo, Nacho Mendozaren Espainiako txapelketa ikustera. Gasteiztarrak etxean jokatzen zuen lehen titulua zen hura, eta emaitza paregabea lortu zuen Jose Luis Zelaiaren boxeolariak: KO bidez garaitu zuen Fran Suarez madrildarra.

Lehen rounda amaitzear zegoela, guardia jaitsita aurrera egin zuen Suarezek, eta Mendozak atzera, baina berehala gelditu eta krotxet eta zuzen batekin aztatu zuen aurkariaren matrailezurra. Arbitroak borroka amaitu eta hirugarren aldiz Espainiako txapeldun bilakatu zen Natxo.

Horrez gain, Kevin Baldospino mirandarrak puntuetara irabazi zion Eduardo Cobos madrildarrari eta Ander Sanchezek AMMetako lehia irabazi zion Cristian Fieraruri; Errumaniako borroka olimpikoko txapelduna izandakoa da azken hori.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: