Press "Enter" to skip to content

Europako txapelketa historikoa jokatuko du Kermanek etxean

Negoziaketa korapilatsuen ondoren, enkante bidez irabazi du MGZk Kermanen eta El Mousauiren arteko lehia antolatzeko eskubidea; Errebolberrak etxeko berotasunean jokatuko du Europako titulurik gorena, Bilbao Arenan, martxoaren 24an.

Ringaren tamaina, eskularruen marka… denak zirudien arazo frantziarrarentzat, eta azkenean, enkantearen ordua iritsita, MGZ izan da European Boxing Unioneko bulegoetara (Erroma) eskaintza batekin iritsi den bakarra.

“Bost zifra ertain” inguru izanen dira El Mousauik poltsikora eramango dituenak; Ringstar France promotorarekin hautsi eta gero, agente libre bilakatuta, poltsa osoa beretzat izanen da. Horixe aipatu die Txutxi del Vallek Espaboxeko kideei.

Egun historikoa izanen da martxoaren 24koa, ia 40 urte pasa baitira bertako batek Bilbon gerriko horrengatik borrokatu zuen azken alditik; Andoni Amaña izan zen azken hura, eta ezin izan zuen garaipena eskuratu, Tony Sibson britainiarraren aurka.

Sarrerak dagoeneko salgai daude, Kutxabanken; euskal boxeoarentzat ospakizun eguna izanen da, dudarik gabe.

Iturria: Espabox

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: