Press "Enter" to skip to content

Arazoak Errebolberraren Europako txapelketan

Askoren susmoa zen El Moussaui ez zela Bilbora etorriko, eta halaxe izango da; gaur bertan jakin dugu frantsesak Kermanekin borrokatzeari uko egin diola, ezagutzen ez dugun kompromiso batengatik.

Horren aurrean, EBUk hautagai britainiar bat aukeratu du Errebolberrari aurre egiteko: Bradley Skeete (27-1, 12KO).

Txutxi del Vallek Aeboxeko kideei aipatu dienez, EBUk Skeeterekin borrokatzea “inposatu” die, eta ez hori bakarrik, berriro ere, enkantera joan beharko baitira borrokaren eskubideak eskuratzeko.

Arazo larria izan liteke hori, Frank Warren promotoreak eramaten baitu britainiarraren ibilbidea, eta nahiko beteta omen daude Warrenen poltsikoak; zaila, beraz, enkantea irabaztea.

Del Vallek argi dauka britainiarrak Kermanekin borrokatu nahi badu, El Moussauiren baldintza berak onartu eta Bilbora etorri beharko duela. Onartu ezean, “tribunaletara joateko prest” daudela aipatu du.

Skeete, bestalde, El Moussaui baino aurkari zailagoa izan liteke, baina erronkak gustuko dituztela aitortu du Txutxik, eta Bilbora etorri nahi badu, etor dadila.

Martxoaren 24ko ekitaldiak aurrera jarraituko duela ere aipatu du!

Iturria:

Aebox

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude