Press "Enter" to skip to content

Non antentzioa… borrokan, aukerak noiz eta nola sortzen dira?

Christensen-ek eta Demeere-k aztertuak dituzte (Timing in the fingting arts, 63. or.) zenbait puntu, ezagutu eta antzemateko nola eta noiz sortzen den aukera bat erasotzeko modu jakin batez borroka batean.

Kontzeptu hauek har daitezke kontuan :

  1. Aurkariaren jarrera: zein dira alde indartsuak? zein ahulak?
  2. Aurkariaren hanken mugimenduak: zein dira alde indartsuak? zein ahulak?
  3. Tekniken kontrola: nola kontrolatzen ditu teknikak aurkariak?
  4. Tekniken erabilera: nola erabiltzen ditu teknikak aurkariak?
  5. Kontzentrazioa: nolako kontzentrazioa du aurkariak?
  6. Kaleko borroka batean:
    1. Erraz galtzen du kontzentrazioa aurkariak?
    2. Badaki non dauden oztopoak inguruan?
    3. Badaki inguruko zein tresna erabil daitezkeen arma moduan?
    4. Bada inguruan ihesbiderik?

 

Aurkariaren jarrera: zein dira alde indartsuak? zein ahulak?

Alderdi hau lantzeko honako hauetan jar dezakezu arreta:

  • Aurkaria dagoen tokitik aisa eta azkar irits daiteke zu zauden tokiraino? Hau da, erraz leher daiteke haren erasoa zure baitan?
  • Aurkaria dagoen tokitik bizkor egin dezake atzera zure erasoen aurrean? Hau da, tarteen jabea da?
  • Mugitzen hasi baino lehen, lekuz aldatu behar du gorputzaren pisua? Hau da, jarrera egokitu behar du aurrera edo atzera egiten hasi baino lehen?
  • Ongi erabiltzen du guardia kolpeetatik bere burua babesteko? Hau da, nola erabiltzen du babes-sistema? Zirikatzeko? Oharkabean galtzen du babesa?
  • Dagoen tokitik zer teknikak ditu eskura zuri eraso egiteko? Hau da, antzeman dezakezu nondik etorriko den? Edo, nolako mugimenduak eginen dituen zuregana iristeko?
  • … burura etor dakizukeen edozein galdera egin diezaiokezu zeure buruari.

Aurkariaren jarrerari erreparatzen hasi baino lehen, nolanahi ere, norberaren jarrerari erreparatu beharko diogu: mugimendu eta desplazamendu egokiak eginez, arnasketa behar bezala hartuz, giharren eta gorputzaren tonua landuz, kontzentrazio ona izanez… Izan ere, arreta eraginkorra izateko, norberaren barrukoa modu egokian egon behar da aktibatua; bestaldera, datu-anabasa ulertezin bat besterik ez dugu jasoko.

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: