Press "Enter" to skip to content

MIX FIGHT 36: larunbatean Bizkaia Frontoian

Ansgar Fighting League izan genuen pasa den astean Donostian, eta larunbat honetan, Mix Fights Events taldearen ekitaldia izango dugu Bilbon. Espainiako enpresek gure lurraldea jomugatzat hartzea kontaktuzko kirolak pil-pilean egotearen seinale argia da.

Ekitaldia Bizkaia Frontoian (Miribilla) jokatuko da eta K1eko borrokez gain, grappling arauetako superfight bat eskainiko digute: Haritza Larrinagak Tito Beltrani egingo dio aurre. AFLn garaipena eskuratu zuen Haritzak, Arte Martzial Mistoetan; Beltran borrokalari ezaguna da Espainian, bizi guztia borroka eramaten duen horietako bat. Grappling modalitatea ez dugu askotan ikusten era honetako ekitaldietan, baina bi gerlari hauek ikusleen atentzioa deitu dute.

Mikel Sortinok 70 kilotako Mix Fighteko gerrikoa jokatuko du, David de Diosen aurka. Ez da bi hauen lehen norgehiagoka izango, aurrekoa Davidek irabazi zuen (hemen ikus dezakezue). Etxeko berotasunean errebantxa hartu eta gerrikoa irabazteko aukera izango du Sortinok.

Ekitaldiko borroka guztiak:

1 k1 / 3×3 / 72kg

DANUT MIHAIL vs KEVIN DEL RÍO

2 k1 / 3×3 / 56kg

ASIER ISPIZUA vs LUIGI ARANA

3 k1 / 3×3 / 60kg

RONNY GOMEZ vs YOUSSEF HAMID

4 k1 / 3×3 / 58kg

MARI CARMEN vs SARAY GUSTRAN

5 k1 / 3×3 / 64kg

ALBERT AMIRDZANYAN vs FERNANDO GANDARIAS

6 k1 / 3×3 / 66kg

WESLEY DE JESÚS vs IVAN ROJO

7 k1 / 3×3 / 65kg

IBAI RUIZ vs GUSTAVO JOAO

8 k1 / 3×3 / 70kg

DANI MOSCARDO vs MANUEL GARCIA

9 k1 / 3×3 / 66kg

RAMZIK GULINYAN vs RICARDO URRUTIA

10 Grappling / 1×10 / 84kg

HARITZA LARRINAGA vs TITO BELTRAN

11k1 / 3×3 / 78kg

VICTOR GARULO vs HAMID SARIRI

12 k1 / 3×3 / 69kg

ARMEN GRIGORYAN vs JAIRO DIAZ

13 k1 / Titulo Mix Fight / 5×3 / 70kg

DAVID DE DIOS vs MIKEL SORTINO

14 Muay Thai / 3×3 / 78kg

NICHOLAS MENDES vs ISLAM MURTAZAEV

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude